54 urteko langile bat hil da Cintruenigon

Foruzaingoaren arabera, 15 metrotik erori da

Cintruenigon, lan istripua
Cintruenigon, lan istripua. FORUZAINGOA - @policiaforal_na
joxerra senar
2023ko azaroaren 27a
12:14
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beste lan istripu lazgarri bat gertatu da, 09:18ean, Cintruenigon (Nafarroa). 54 urteko langile bat zendu da herriko industrialdean, ezbehar batean.

Foruzaingoak jakinarazi du hamabost metrotik erorita hil dela. Eraikuntza enpresa bateko langilea une horretan lantoki bateko sabaian zegoen lanean.

Istripua gertatu den tokitra bertaratu diren osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin. Foruzaingoak bere gain hartu du lan istripua ikertzeko ardura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.