67 urteko gizon bat hil da Igantzin, traktorea iraulita

Erreskatatu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute helikopteroz, baina han zendu da.

Foruzaingoa, artxiboko irudi batean. BERRIA
Foruzaingoa, artxiboko irudi batean. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2025eko azaroaren 19a
09:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hil egin da atzo Igantzin (Nafarroa) erreskatatu eta helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten 67 urteko gizona. Traktore txiki batekin lanean zebilela, ibilgailua irauli eta harrapatuta geratu zen Bordako soro inguruan.

Larrialdi zerbitzuek 14:08an jaso zuten abisua, eta Oronozko suhiltzaileak, medikuak, anbulantzia bat, helikoptero bat, Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu ziren. Lehenik, istripua gertatu zen tokian bertan artatu zuten gizona; gero, helikopterora eraman zuten anbulantzian, eta, azkenik, ospitalera eraman zuten helikopteroz, Iruñera. Han hil da gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.