7.501 euroko isuna jaso du Mercadonak, lan jazarpenagatik
IRUÑEA. Lan Ikuskaritzak 7.501 euroko isuna ezarri dio Mercadona supermerkatu kateari, bi langileri jazartzeagatik. ELA sindikatuaren bidez salatu zuten egoera, eta, haren arabera, ikuskaritzak frogatutzat jo du salaketa jarri zuten langileei tratu «iraingarria» eta «larderiazkoa» eman zietela lanean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu