Adegiren jarrera aldaketak UGT bakarrik konbentzitu du

ELA, LAB eta CCOOk esan dute eutsi egingo dietela datozen egun eta asteetarako deituta dituzten lanuzteei

Erredakzioa
Donostia
2010eko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Gipuzkoako metalgintzako lan ituna hutsetik negoziatzen hasi beharrean, 2009an hitzartutakoaren gainean negoziatzea onartu du Adegik. Puntuz puntu aztertzen hasi direnean, ordea, ez dute ezer adosterik lortu.

Sindikatuak bat etorri dira Adegik jarrera aldatu duela. Baina interpretazio desberdinak egin dituzte batzuek eta besteek. ELA eta LAB ez ditu konbentzitu; horrenbestez, eutsi egingo diete datozen bi ostiraletarako eta ekainaren 10erako eta 11rako batera antolatua dituzten egun osoko lanuzteei.

ELAren iritziz, «oraingoan ere negoziazio mahaiko kideak mespretxatu ditu patronalak», negoziatzeko prest dagoela esan arren edukietan koma bat aldatzeko prest ez dagoelako. LABen irudiko, berriz, langileak engainatzea da Adegiren helburua. Patronala greba deialdiek izango duten erantzunaren beldur dela uste du, eta horregatik saiatu dela kanpoko itxura aldatzen.

CCOOrentzat ere ez da aski soilik jarrera aldatzea, edukiek baitute garrantzia. Hala, datozen bi ostiraletarako antolatua dituen egun osoko lanuzteek indarrean jarraitzen dutela esan du.

Aldiz, UGT baikorrago irten da patronalarekin izandako batzarretik. Gainerako sindikatuek deitutako lanuzteak ez dituela babestuko esan du, negoziazioen kalterako izango direla iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.