Lan gatazkak

Aernnovako 55 kaleratzeak berretsi ditu Gorenak

Ez du onartu Berantevillako plantako langile batzordean enpresaren lan erregulazioari jarritako helegitea.

Aernnovako langile bat EAEKo Auzitegi Nagusiaren aurrean eginiko protestaldi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko martxoaren 30a
18:57
Entzun

Auzitegi Gorenak ez du onartu Aernnovak Berantevillan (Araba) duen plantako langile batzordeak —ELA, LAB eta USO— zuzendaritzak eginiko lan erregulazioaren aurka jarritako helegitea. EAEko Auzitegi Nagusiak iazko apirilean ontzat eman zuen 55 kaleratze eragin zuen prozesua (borondatezko beste 27 irteera gehitu behar zaizkie), eta Gorenak ebazpen hori berretsi du. Erabaki honekin auzibidea amaitu da.

Aernnovako langileen borrokak hamasei hilabete iraun du, baina azkenean epaileek arrazoia eman diote enpresari. EAEko Auzitegi Nagusiaren tesiak ontzat eman ditu Gorenak, eta kaleratzeak eragin zituen arazoak «egiturazkoak» direla berretsi du, eta COVID-19aren krisiaren aurretik hasi zirela.

Gorenaren bigarren ebazpena Aeronautika sektoreko euskal enpresa batek eginiko erregulazio baten inguruan. Aurrekoan, otsailean, PCB-ITP Aeroko kaleratzean baliogabeak legez kanpokoak berretsi zuen. Kasu hartan, baina, bigarren mailako arrazoi batean oinarritu zuen ebazpena. Aernnovak hegazkinaren fuselajearen lehen zatia egiten du, PCBk, aldiz, turbinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.