Airbusek zenbaki gorrietan amaitu du 2020. urtea

Airbuseko langile bat. S. DI NOLFI. / EFE.
2021eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
TOLOSA. Airbus Europako hegazkin ekoizle nagusiak 1.133 milioi euroren galera garbiak izan zituen 2020. urtean. Koronabirusaren krisia gogorren jotzen ari den sektoreetako bat da hegazkin ekoizleena, mundu osoan joan-etorriei ezarri zaizkien murrizketengatik. Okzitaniako Tolosan egoitza duen konpainiak, baina, Boeingek baino hobeto amaitu du urtea. AEBetako erraldoiak 9.800 milioi euroren galerak izan ditu 2020an, bereziki azken urteetan 737 Max modeloarekin izaten ari den arazoengatik.

Galera handiagoak espero zituen Airbusek, baina gobernuen eskaerei esker lortu du urte osoan pilatutako zenbaki gorriak txukuntzea, bereziki armadetarako eskaerengatik. Iaz, merkataritza hegazkinenak bi heren apaldu ziren; militarrenak, berriz, %39 handitu ziren. Helikopteroen adarrak ere gora egin du.

Hurrengo urteko aurreikuspenak ere ez dira onak. Airbusek espero du 2023-2025ean leheneratzea merkatua. Iazko udaberritik ekoizpen erritmoak %30 murriztu ditu konpainiak eta lantaldearen %11 kaleratu du. Euskal Herrian eragin nabaria izan dute erabaki horiek. 50 enpresa inguruk lan egiten dute Airbusentzat, eta 200dik gora kaleratze jakinarazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.