Aldundiak ez dira ados jarri ondare zerga bateratzeari buruz

Arabak ere bere proposamena egingo du, eta aintzat hartuko ditu Bizkaikoaren «elementu onak»

Erredakzioa
2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Ondare zerga harmonizatzeko lehen saioak ez du emaitzarik lortu. Zergak Koordinatzeko Organuan bilduta, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ez dute akordiorik lortu, eta datorren asteazkenean berriro biltzea erabaki dute.

Mahai gainean bi proiektu daude, Bizkaiarena eta Gipuzkoarena, azken hori Aberastasunen gaineko Zerga izenekoa. Hirugarren bat ere izango da, Arabako Aldundiak Efe agentziari esan baitio «proposamen alternatibo» bat egingo duela. Bizkaiak aurkeztutakoaren «elementu onak» baliatuko ditu, eta «Arabaren egoerara automatikoki ezarri ezin direnak» alde batera utzi.

Gipuzkoak ez dio hain harrera onik egin Bizkaiaren proposamenari, aurreko ondare zergaren moldaera txikia iruditzen zaiolako. Bere proiektua aurrera ateratzeko PSEren sostengua beharko du. EAJ eta PPren batuketa nahikoa izan daiteke Araban eta Bizkaian antzeko zerga izateko..

Aurten berriz ezarri dute hiru aldundiek ondare zerga, eta horri esker lortu dute kontsumoaren gaineko zergen amiltzearen zuloaren zati bat estaltzea. Gipuzkoak atzo azaldu zuenez, aurtengo urrian iaz baino %3,8 gehiago bildu du. Horri esker, bilketaren jaitsiera puntu bat gutxitu da, %1,1 arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.