Luisa Lekuona Mitxelena joan den uztailaren 31n hil zen, pleurako mesotelioma zuela eta. Asviamiek azaldu duenez, gaixotasuna amiantoarekin kontaktuan egon izanak sortu zion, 1961. eta 1963. urteen artean Errenteriako Productos Aislantes SAko langile izan zenean. Elkarteak salatu du beharginak inolako babes neurririk gabe jardun zuela garai hartan. Gainera, Osakidetzaren jarrerarekin bat ez datorrela esan du Asviamiek; egoera larri horri ez ikusiarena egiten ari zaiola adierazi du.
Asviamieren datuen arabera, 2016. urtean dagoeneko hamazazpi lagun hil dira amiantoa arnastearen ondorioz.