Ander Aizpuruak hartuko du Kutxa fundazioaren zuzendaritza nagusia
DONOSTIA. Ander Aizpuruak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1976) Kutxa fundazioko zuzendari Carlos Ruizen lekua hartuko du aurki. Ruizek erretiro aurreratua hartuko du. Apirilaren lehenean izango da hori, eta egun horretan hartuko du kargua zuzendari berriak. Aizpurua Kutxabanken eta Kutxan aritua da, zuzendaritzaren zereginetan beti. Kutxabanken %32 dauka Kutxa fundazioak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu