Argindarraren auzian «erreakzionatzeko» eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
MADRIL. EAJk argindarraren auzian «erreakzionatzeko» eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta, Aitor Esteban diputatuaren ustez, erreakzio hori gaur bertan irits daiteke. Alderdi jeltzaleak begi onez ikusiko lituzke merkatu arautua delakoa murrizten lagunduko luketen neurriak. Estebanek, halaber, bere ardura erakutsi du aurki negua iritsiko delako, eta, harekin, kontsumoaren gorakada. Ez zen atzo kexu agertu zen bakarra, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak egin zituen argindar konpainien bulegoen aurrean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu