ARRANTZA. ANTXOAREN KOSTERA. Kofradiak Bruselara doaz bihar, presio egitera

Neurriak bihar hartuko direla iragarri du Espainiako Gobernuak

Iker Aranburu.
2005eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak ez dira Espainiako Gobernuaz fio, uste baitute ezer gutxi egiten ari dela Europako Batzordea antxoa eskasiaren larri-tasunaz ohar dadin. Horregatik, bihar Bruselara joko dute, EBri beraien eskaerak zuzenean jakinarazteko. Kofradietako ordezkariekin batera, Luis Miguel Macias Eusko Jaurlaritzako Arraintza sailburuordea joango da Bruselara.

Egun horretan ere, Bruselan elkartuko dira EBko bi ordezkari eta Espainiako eta Frantziako Arrantza Ministeriotarako arduradunak. «Epe motzerako eta luzerako neurriak» hartuko dituztela iragarri du EspainiakoArrantza Ministerioak.Jaime Tejedor Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak atzo Donostian jakinarazi zuenez, berehala antxoaren harrapaketa «komertziala» eteteko eskatuko dute. Horrek aukera emango lieke sardinak eta txitxarro txikiak arrantzatzeko, eta arrain horiek karnata gisa baliatuko lituzkete hegaluzetan eta hegamotzetan aritzeko hala egiten dute Gipuzkoako arrantz-ontzien %70ek.Baina baliteke Bruselak zenbait zonaldetan arrantza erabat debekatzea. Kasu horretan, gipuzkoarrek eta bizkaitarrek Bizkaiko Golkoko beste lurralde batzuei eskatuko liekete karnata egitea orain debekatuta dagoen inguru batzuetan.Etorkizunera begira, Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek nahi dute Lapurdikoei, Bretainiakoei eta Frantziakoei antxoa arrantzatzen ez uztea. «Kuotaren %10 soilik dute eta stock-a nola dagoen ikusita...Ziur naiz Espainia egoera horretan izan balitz, EBk aspaldi eskatuko ziola antxoak uzteko», ziurtatu zuen Tejedorrek.

Manifestazioa Donostian

Gipuzkoako portu guztietako 500en bat arrantzale Donostiako Bulebarrean elkartu ziren atzo, Arcachongo akordioa salatzeko. Arrantzaleei elkartasuna adierazteko han ziren, besteak beste, Antton Karrera EBko legebiltzarkidea, Batasuneko Eusebio Lasa eta Xabier Ezeizabarrena EAJko Donostiako zinegotzia. Bulebarrean ordu erdiz egon ondoren, arrantzaleak udaletxe aurrera jo zuten eta han Odon Elorza alkatearen aurkako oihuak egin zituzten. Horrela nahi zuten salatu Donostiako alkateak ez zuela bat egin kostaldeko alkate gehienek arrantzaleen alde egindako deklarazioarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.