Atzeraldia utzi eta %0,4 hazi da eurogunea azken hiruhilekoan

Europako Batzordeak espero du aurtengo azken hiru hilabeteotan ere antzeko hazkuntza izatea eta 2004. urtetik aurrera bizkortzea; euro indartsuak ez du eragotzi esportazioak ekonomiaren motorra izatea

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Urteko lehen erdian jasandako atzeraldia bizkarrean utzita, hazkuntzaren bidea hartu du euroaren eremuko ekonomiak. Eurostat estatistika erakundeak atzo baieztatu zuenez, euroguneko Barne Produktu Gordina (BPG) %0,4 handitu zen urteko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta. Hazkuntza neurri horretakoaizan da Europako Batasun osoan ere.

Atzo zabaldutako datuak esan nahi du euroaren eremuko ekonomia %0,3ko erritmoan baizik ez dela hazten ari. Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia %3tik gora haziko da aurten eta Japonia, aspaldiko partez, %2tik gertu arituko da.Kopuru horietatik gertu egongo den Europako Batasuneko herrialde handi bakarra Erresuma Batua da. Alemania, Frantzia eta Italia %0tik gertuago egongo dira, eta atzeraldia hurbil izango dute Herbehereek. Espainiak, Greziak, Finlandiak eta Irlandak ere tasa onak izango dituzte besteekin alderatuz gero. Urteko azken hiruhilekoan, urritik abendura, Europako Batzordeak espero du ekonomia %0,2 eta %0,6 artean haztea. Era horretara, urtea %0,4ko hazkuntzarekin amaituko luke EBk. Aurreikuspen horiek diote 2004. urtearen hasieran hazkuntza pixkat bat bizkortu egingo dela %0,3 eta %0,7 artean eta erdialdea arte itxaron beharko dela erritmo biziagoa hartzeko.2003ko hirugarren hiruhilekoan esportazioei esker hazi da Europako Batasuneko ekonomia. Nahiz eta euroa inoiz baino indartsuago egon batez beste 1,13 dolar balio izan du uztailetik irailera, esportazioak %2,2 handitu ziren hiruhileko horretan. «Hain handia da kanpo eskaera, euroaren sendotzeak ezin izan duela esportazioen hazkuntza ezabatu; galgatu baizik ez du egin», azaldu zuen Florence Beranger CDCko ekonomistak. Aitzitik, barne eskariak behera egin du EBn, batik bat Alemanian kontsumoak beherantz egin duelako udan, eta enpresen inbertsioek ezustean %0,5 behera egin dutelako.

Alemaniaren zalantzak

Datozen urteotako hazkuntza erritmoak zerikusi handia izango du euroaren eremuko herrialde askoren defizit publikoen murrizketan. Arazo handienak Alemaniak eta Frantziak dituzte, baina biek ala biek agindu dute 2005erako BPGren %3ren azpitik utziko dutela, hala agintzen baitu Europako Egonkortasun Itunak. Edonola ere, Sueddeutsche Zeitung egunkariak atzo kaleratu zuenez, Berlingo gobernuak ongi daki oso zaila izango zaiola data hori betetzea. Municheko egunkari horrek Finantza Ministerioak Europako Batzordeari igorritako txosten batean oinarritu du informazioa. Haren arabera, defizita %3tik jaitsi ahal izateko, Alemaniako ekonomiak %1,5 eta %2 artean hazi beharko du 2004an eta %2,25 datozen hiru urteotan. Arazoa da azken hamarkadan BPG batez beste %1,5 soilik handitu dela eta, hortaz, aurreikuspenak baikorregia dirudiela.

Defizita erabat desagertzeko promesa, hasiera batean 2006rako bete beharrekoa, ez da aipatu ere egiten txostenean.

-

Herrialdeka



03/02 03/03
Alemania -0,20,2

Austria0,3 -

Belgika -0,10,5

Danimarka0,6 -

Erresuma B.0,60,7

Espainia0,70,7

Finlandia0,6 -

Frantzia -0,3 0,4

Grezia0,5 -

Herbehereak -0,6 0,1

Irlanda2,2 -

Italia -0,1 1,2

Luxenburgo - -

Portugal0,1 -

Suedia0,3 -

Eurogunea -0,1 0,4

EB150,0 0,4

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.