Ameriketako Estatu Batuak

Aurreikuspenen kontra, Clintonek irabazi du New Hampshiren

Alderdi Errepublikanoan, berriz, John McCain senadorea izan da garaile, 2000an George Bushen aurka lehiatu zenean bezala.

2008ko urtarrilaren 9a
18:01
Entzun
Inkesten eta lehendabiziko emaitzek besterik zioten arren, Hillary Clintonek irabazi ditu New Hampshiren Alderdi Demokratako presidentegai izateko hauteskunde primarioak. Botoen %39 jaso du Clintonek, eta %36 eskuratu ditu azken aurreikuspenen arabera faborito zen Barack Obamak. John Edwardsek botoen %17 jaso ditu, eta hirugarren lekuan geratu da.

New Hampshireko emaitzekin arnas berria hartu du Clintonen hautagaitzak. Izan ere, joan den astean egin zen Iowako caucus-ean porrot nabarmena izan zuen ordu arte demokraten presidentegai ia ziurtzat jotzen zuten Clintonek. Baina Obamak irabazi zuen Ioawan eta Edwards izan zen bigarren, eta harrezkero, Clintonen aukera itzali zela iragarri zuten hainbat analistak.

Alderdi Errepublikanoko presidentegaiari dagokionez, John MacCain senadoreak irabazi du New Hampshiren, botoen %36rekin. 2000. urtean ere lehiatu zen McCain presidentetzarako ibilbidean, eta orduan erraz irabazi zion New Hampshiren gerora AEBetako presidente izango zen George Bushi: 20 puntuko aldea kendu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.