Auto berrien salmentek hazten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian. Apirilean, 4.878 auto matrikulatu dituzte, iaz garai berean baino %19,1 gehiago. Baina, aurreko hilabeteekin alderatuta, moteltzera egin du joerak: urtarrilean eta otsailean %20tik gora hazi ziren salmentak, eta martxoan ia %60, administrazioen diru laguntzak bukatzeko beldurragatik. Gainera, uztailean, BEZ balio erantsiaren zerga %16tik %18ra igoko du Espainiako Gobernuak, eta batez beste 500 euro garestituko dira autoak. Urteko lehen lau hilabeteetan, berriz, %30,5 handitu dira salmentak.
Herrialdeka, alde handiak izan dira apirilean. Araban, esaterako, joan den urtean baino ia %70 auto berri gehiago saldu dituzte; aldiz, Nafarroan, %6,7 gutxiago. Datu adierazgarria da, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko ez baitu auto berriak erosteko laguntzarik ematen, baina Nafarroako Gobernuak bai.
Auto salmentak gutxiago hazi dira
Aurtengo apirilean, iazkoan baino %19 auto berri gehiago matrikulatu dituzte Hego Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu