Saltoki handien salmentak %0,2 handitu ziren iaz

Elikagaien salmentak gora egin du, %0,5; gainerako produktuenak, aldiz, behera, %0,3.

Elikagaiak
Gasteizko saltoki handi bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
jokin sagarzazu
2024ko urtarrilaren 29a
11:25
Entzun

Prezioen igoera kontsumoan islatu da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltoki handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,2 baino ez ziren igo iaz, aurreko urtearen aldean, Eustat estatistika erakundeak astelehen honetan jakinarazi duenez. Igoera apala izan den arren, salmentak 2022an baino hobeak izan dira, urte horretan %1,3ko jaitsiera izan baitzen.

Elikagaien salmentak gora egin du, %0,5; gainerako produktuek, aldiz, behera, %0,3.

Lurraldeka, Gipuzkoan eta Bizkaian ugarituĀ egin dira salmentak; GipuzkoanĀ %0,6, eta BizkaianĀ %0,4. Araban %1,4 egin dute behera.

Jarduera moderatua izan bada ere, sektoreak enplegua sortzen du oraindik ere: 2022an baino %3,1 langile gehiago aritu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.