Enplegua

Azaroan 1.006 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Herrialde guztietan egin du behera langabeen kopuruak, Nafarroan izan ezik, non urrian baino 558 langabe gehiago dauden. Orotara, langabezian 146.193 pertsona daude oraindik Hegoaldean.

Langile bat Vicrilaren lantegian. Artxiboko irudia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Irune Lasa.
2019ko abenduaren 3a
11:20
Entzun

Azaroa hilabete mesedegarria izan ohi da langabeziaren eta enpleguaren datuentzat, eta aurtengoan ere hala izan da: urriarekin alderatuta, langabeen kopurua apaldu egin da Hego Euskal herrian, 1.006 langabe gutxiago baitaude; Gizarte Segurantzako afiliazioa igo egin da, 1.494 afiliatu gehiago baitago.

Urteko bilakaerari erreparatuta, joan den urteko azaroan baino 8.321 langabe gutxiago daude, eta 27.853 afiliatu gehiago. Azaroan, orotara 146.193 pertsona zeuden langabezian Hegoaldean.

Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, joan den hilabetean sektore guztietan murriztu da langabeen kopurua, eta zerbitzuetan izan da jaitsierarik handiena, alor horrek murrizketaren erdia baino gehiago hartu baitu, 611 langabe gutxiagorekin. Hala ere, azpimarratzekoa da industrian langabeziak izandako jaitsiera ere, 236 langabe gutxiago baitaude.

Herrialdeka, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitza positiboen aldean, Nafarroak zenbaki gorriak eman ditu. 558 langabe gehiago zenbatu dira herrialdean, eta Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruak ere behera egin du (240).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.