DIRU MERKATUAK

Azaroan zazpi marka hautsi eta 1,317 dolarrera iritsi da euroa

Eurotan dituen atzerriko diru erreserbak handituko dituela iragarri du Errusiako Banku Zentralak

joxerra senar
DONOSTIA
2004ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Dolarraren gaineko konfiantza tantaka-tantaka galtzen ari da. Errusiako Bankuak, adibidez, gaur egun 113.000 milioi dolar ditu atzerriko diru erreserbetan. Atzo, bankuko kontseilari Aleksei Uljukajevek iragarri zuen euroaren erreserbak handituko dituela, dolarraren kaltetan. Beste banku zentralek antzeko bidea hartuko duten beldur dira merkatuak. Horregatik, azaroan zazpigarren aldiz, euroak marka hautsi zuen atzo: 1,3171 dolar. Urriaren 13az geroztik balioa %7 handitu da.

Teorian, diruaren balioak ordezkatzen duen herrialdearen edo eskualdearen egoera ekonomikoa islatu beharko luke, baina uneotan ez da hori gertatzen. «Euroaren aldeko mugimenduari begiratzerakoan interesgarria da ikustea euroa gorantz ari den bitartean, euroguneko adierazle ekonomikoak desastre hutsa direla», azaldu zuen atzo Ken Wattret BNP Paribaseko ekonomistak. «Horrekin esan nahi da ez dutela AEBetako edo Euroguneko hazkundearen aurreikuspenek baldintzatzentruke tasen bilakaera», gaineratu zuen.

Ameriketako Estatu Batuei dolar merkea komeni zaie

Funtsean,kontu korronteko defizit erraldoia datu horrek batez ere ondasun eta zerbitzuen inportazioak esportazioak baino gehiago direla adierazten dumurriztu beharra dute Estatu Batuek. Ekainera arte, 166.177 milioi dolarrekoa zen. Nahiz eta John Snow Altxorreko idazkariak dolar sendoaren alde daudela adierazi, finantza merkatuek ulertzen dute Estatu Batuei dolar merkea komeni zaiela errazago esportatu eta nekezago inportatu ahal izateko.

Era berean, nazioarteko diru merkatuetako salerosleen portaerak ere garrantzia du. Salerosle horietako asko banku zentralak dira eta dolarraren gain duten konfiantza galtzen ari da. Errusiako Bankuaren atzoko iragarpen horren adierazgarri. Uliukaieven iritziz, dolarrak munduko beste diruekiko izan duen balio galerak «zer pentsatua ematen du, benetako arazoa delako». «Demagun, Errusiako Bankuak eurotan dituen erreserbak %30etik %40ra pasatzen baditu, euro kopuru handia erosiko duela esan nahi du. Kontuan hartu behar da beste banku zentral batzuk diru erreserbak dibertsifikatzen ari direla, dolarraren kalterako», azaldu zuen Derek Halpenny Bank of Tokyoko ekonomistak. Dena den, dolarrak toki askotan erreferentzia nagusi izaten segitzen du. Petrolio merkatuetan, kasu, Purnomo Yusgiantoro Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko presidenteakatzo zioen dolarra oraindik salerosteko dirurik «onena» dela. Adituen arabera, Europako Banku Zentralaren esku hartzeak baino ezin du gelditu euroaren goranzko bidea, baina ez dirudi gertatuko denik: «EBZk argi eta garbi esan izan du azken adierazpenetan ez dela esku hartzeen aldekoa eta lasai dagoela euro sendoak ekonomian dituen ondorioei buruz», ondorioztatu du BNP Paribaseko Wattretek.EBZk atzo inoizko baliorik handienean ezarri zuen euroaren truke ofiziala (1,3146 dolar), baina ez da kasu bakarra. Zerrenda luzea da. Franko suitzarra eta koroa norvegiarra azken bederatzi urtetako baliorik handiena iritsi dira, dolar kanadarrak 12 urteko baliorik garestienean dago, eta libera esterlinak azken bederatzi hilabeteetako mailarik handiena lortu du. Asian, won korearrak 1997tik ez zuen hain balio handia lortzen. Bai Hegoa Korean bai Japonian ez da banku zentralen esku hartzea baztertzen.

«AEBek errua besteei botatzen diete beti»

Euroaz gain, yuan diru txinarraren balioak gora egitea ere komeni zaie AEBei, merkataritza bazkide handia baita. Azken urteetan, ordea, yuanaren balioa dolarrarekin estu lotuta egon da eta agintari estatubatuarrek presio handia egin dute trukea malguzeko. Astelehenean Li Ruogu Txinako Bankuko kontseilariaren erantzuna etorri zen: «Txinan ohitura da gure arazo propioak besteei ez leporatzea. Iragan 26 urteotan ez dugu mundua presionatu. Estatu Batuek, aldiz, kontrako jarrera dute. Arazoak dituzten bakoitzean errua besteei botatzen diete».

Li Ruoguk lasai uzteko eskatu zuen: «Espekulazio handia denean edo kanpoko presioa handia denean, ezin gara mugitu. Truke tasa malguago baterantz mugi gaitezen guretzako girorik onena jendeak hitz egiten ez duenean da». Urriaren amaieran, adibidez, interes tasak igo egin zituen Txinak.

-

MERKATUAK



 

Urrea, inoiz baino garestiago, Londresko merkatuan





Urrea aberastasunaren sinboloa izan ohi da, baina urreak berak ere prezio bat du. Eta prezio hori Londresko oinarrizko ondasunen merkatuan salerosten da. Atzo ontzako urre batek 448 dolar balio zituen eta astearte gauean inoiz baino garestiago zegoen. Beste marka bat hautsi zuen urreak ere: 450 dolar ontzako.

«Urrearen prezioaren igoerak adierazten ditu ziurgabetasun handia dagoela merkatuan. Berriro dolarra arazotan dela esaten digu eta agian munduko ekonomiak arazoak izan ditzakeela», azaldu zuen Nick Moore ABN Amro bankuko analistak. Mooren arabera, «oso harreman estua» dago dolarraren eta urrearen balioen artean. Horrek azalduko luke urrearen igoera. Akzioen merkatuan, bestetik, ez zieten jaramonik egin dolarraren ahuldadeei, nahiz eta Europan euroaren sendotasunak dolarraren eremuetara esportatzen duten enpresei kalte egin. Madrilgo Ibex-35ak, kasu, urteko goia jo zuen atzo eta 8.668 puntutan utzi zuen marka berria. Guztira, 2.505 milioi euro salerosi ziren. Parisko CAC-40k %0,51 egin zuen atzera eta 3.760,7 puntutan amaitu zuen eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.