Ekonomia

Azkarragak dio ELAren kritikak "batere frogarik gabekoak" direla

Eusko Jaurlaritzak "sindikatuen eta bereziki gehiengo sindikalaren aurka jotzeko plangintza zehatza" duela zioen atzo Elorrietak.

2008ko apirilaren 23a
13:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak zioen "Eusko Jaurlaritzak sindikatuen eta bereziki gehiengo sindikalaren aurka jotzeko plangintza zehatza" duela, eta kritika horiek ez zaizkio bidezkoak iruditu Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Gizarte Segurantza eta Lan sailburuari, "batere frogarik gabeko kritikak direlako".

"Adostasunaz bilatzeko sindikatuekin hitz egiteko prest" dago Jaurlaritza, "eta hori ederki asko daki Elorrietak", Azkarragak esan duenez. Jarrera horixe izateko eskatu dio ELAri. "Zer gertatzen da? Sindikatu batek hitz egiterik nahi ez duenean edo osasun edo laneko segurtasun arloez beste sindikatuekin batera bileretan parte hartu nahi ez duenean sortzen dela arazoa".

Sailburuaren ustez, ELAk Jaurlaritzarekiko daukan jarrera nolakoa den erakusten dute atzoko kritikek. Hala ere, Azkarragak esan du ez duela nahi "etengabeko ika-mikan" hasterik harekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.