Bankuetako langileek mozkinen zati handiagoa nahi dute

Bi orduko lanuztea egin dute, soldata handiagoak eta lan baldintza hobeak eskatzeko. Haien eskaerak ez badira betetzen, egun osoko grebara deituko dute martxoaren 22rako.

Bankuetako langileen protesta, gaur, Bilboko Kale Nagusian. MIGUEL TOÑA / EFE
Bankuetako langileen protesta, gaur, Bilboko Kale Nagusian. MIGUEL TOÑA / EFE
Iker Aranburu.
2024ko otsailaren 26a
13:05
Entzun

Irabazi historikoak lortzen ari dira bankuak, baina, haien banaketan langileak atzean geratzen ari direla salatzeko, bi orduko lanuztea egin dute gaur goizean sektoreko beharginek. CCOO, UGT eta Fine sindikatuek deitu dute protestara, eta ziurtatu dute erantzun handia izan duela: Hego Euskal Herrian, hamar langiletik ia bederatzik eten dute lana.

Sindikatuek %17 eta %23 arteko soldata igoerak eskatu dizkiete sektoreko patronalei, aurreko urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko. Gainera, kexu dira lan giroa «jasanezina» delako, sektoreko langileei presio handia egiten dietelako bezeroei maileguak, aseguruak eta beste produktu batzuk saltzeko. Beren aldarrikapenei erantzun egokia ematen ez badiete, martxoaren 22rako grebara deituko dituzte langileak.

Soldata igoera apalagoak eskaini dituzte bankuetako ordezkariek. AEBetako bankuen patronalak %8koa proposatu du, eta CECAkoak, berriz —aurrezki kutxak izandakoak—, %7,5ekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.