EZBEHARRA

Barrikan arrantzale bat hil da, itsasontzi batean zihoala hondoa jota

11:20 aldera gertatu da ezbeharra.

Ezbeharra izan duen ontzia, uretan iraulita. LUIS TEJIDO, EFE
2014ko urriaren 27a
07:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute ordu horretan, ohartaraziz Barrikan ontzi batek kostaldeko harkaitzak jo dituela. Getxotik bertara joan dira Gurutze Gorria eta itsas salbamendurako sorosleak, baina hilik topatu dute ontzian zegoen gizona. Loiuko aireportura eraman dute hilotza, elikopteroz.

Ontzian zegoen beste gizonezko bat Gurutzetako erietxera eraman dute, zaurituta baitzegoen. Oraindik ez dakite zer dela-eta gertatu den ezbeharra, baina, SOS Deiek azaldu dutenez, olatu handiak daude itsasoan, eguraldi ona badago ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.