Lan gatazka
                        
            
        Basauriko garbitzaileek greba utzi dezakete
Basauriko FCC enpresako garbitzaileek bilera egingo dute bihar goizean, greban jarraituko duten edo lanera itzuliko diren erabakitzeko. Eraikuntza publikoak garbitzeari utzi egin zioten urtarrilaren 13an, eta gaur, bitartekaritzak eta Udalak akordioa lortu dute. Bihar, langileak bildu egingo dira, eta akordio hori onartzen duten edo ez erabaki beharko dute. Litekeena da etzi lanean hastea.
    ELA eta ESK ados daude akordio horrekin, beraz, langileek ere akordioa onartu, eta lanera bueltatzea espero da.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu