Basque Open Industry topaketak hasi dira BECen

Topaketen bidez, enpresek aukera izango dute euskal industriaren berri emateko. 2.100 pertsonak eman dute izena, eta 1.900 eragile publiko, pribatu eta enpresa bilduko dira.

Basque Open Industryko parte hartzaileak. LUIS TEJIDO / EFE
Asier Gonzalez de San Pedro
2023ko azaroaren 13a
16:41
Entzun

«Euskadiko industria Europako mapara hurbiltzea eta mapan kokatzea» du helburu Basque Open Industryk. Topaketetan, enpresek modua izango dute euskal industria eta azken berrikuntza eta joerak ikusgai jartzeko eta aurkezteko. Talentua atzemateko eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan geratzeko baliatu nahi dute foroa.

Industriaren energia eta ingurumen arloetako trantsizioaz, trantsizio teknologiko-digitalaz eta trantsizio demografiko-sozialazhitz egiten ari dira: «Euskadi berdeaz, Euskadi digitalaz eta Euskadi inklusiboaz», haien esanetan.

Industriari dagokionez, «Euskadi Europako eskualde aitzindarietako bat» dela esan du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Bestalde, Europako Batzordeko Barne Merkatuko eta Industriako Zuzendaritza Nagusiko buru Bonifacio Garcia Porrasek azpimarratu du «EAEk klima aldaketaren harira egindako ekarpen teknologikoa funtsezkoa» dela.

Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Astearen barruan egiten ari dira ekitaldi hori, gaur eta bihar. 2.100 pertsonak eman dute izena diziplina anitzeko foro horretarako, eta 1.900 eragile publiko, pribatu eta enpresa bilduko dira BECen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.