Jaurlaritzaren babesarekin, BasqueFIK finantza eta inbertsio klusterra sortu dute

Aurkezpenean, Urkulluk salatu du gizarteko zenbait sektorek bidegabeki egiten diotela eraso ekimen pribatuari: «Nik ez dut ikuspuntu hori partekatzen, borrokatu egiten dut».

n770 2024 02 14 lhk financiero 15
Iñigo Urkullu, Gasteizen, gaur. IREKIA
Paulo Ostolaza.
2024ko otsailaren 14a
14:30
Entzun

«Euskadiko lehen finantza eta inbertsio klusterra» aurkeztu dute gaur Gasteizen, lehendakaritzan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du zer den BasqueFIK, lankidetza publiko-pribatuari esker sortutako eragilea. «Lan egiteko modu horrek arrakasta handia bildu du, eta gizarte osoarentzako onuragarria da».

Urkulluk ekimen pribatuaren defentsa egin du bere hitzaldian: «Zoritxarrez, ikusten dugu zenbait sektorek sarritan egiten diotela eraso bidegabeki, gutxietsi egiten dutela, deabrutu. Nik ez dut ikuspuntu hori partekatzen, borrokatu egiten dut». Euskadik guztien beharra duela esan du, eta Jaurlaritzaren apustua dela ekimen pribatuaren norabide berean arraun egitea. «Hori berretsi nahi dugu klusterraren sorrerarekin», argitu du.

BasqueFIKen burua Artizarra fundazioko Jon Ander de las Fuentes izango da, eta lehendakariordea, berriz, Kutxabankeko Fernando Del Hoyo. Eusko Jaurlaritzaz gain, talde sustatzailean daude Laboral Kutxa, Santander, Tecnalia Ventures, Elkargi, Garrigues...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.