Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak martxoan 307 enplegu erregulaziorako espediente eskaerei balekoa eman eta horrek 9.248 langileri eragin zien. Enplegu erregulazioek Hego Euskal Herriko 14.924 langileri eragin zien otsailean, martxoan baino ia %40 gutxiago.
Eusko Jaurlaritzak onartutako 231 enplegu erregulaziorako espedienteetatik 107 Bizkaikoak ziren (3.224 langile), 89 Gipuzkoakoak (2.771) eta 35 Arabakoak (1.107).
7.102 langile horietatik %75 pasa industria arlokoak ziren, eta ia guztiei lan harremana eten egin zieten. Parte inplikatuen arteko akordiorik gabe espedienteak %12,5 izan ziren, LHKren arabera.
Martxora arte 613 espediente onartu zituzten hiru lurraldeotan (21.687 langile).
Nafarroan, berriz, 76 enplegu erregulazio onartu zituzten martxoan. Apirilean 61 dosier onartu zituzten eta horrek 1.994 langileri eragin die. 336 laguni ezarri dizkiete espediente mistoak -hausturak eta etenak nahasten dituztenak-.
EkoNOMIA
Bederatzi mila langileri eragiten dieten 307 erregulazio espediente onartu zituzten martxoan Hego Euskal Herrian
Enplegu erregulazioek 14.924 langileri eragin zien otsailean, martxoan baino ia %40 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu