Behargin bat hil da Urizaharrean

Lehen informazioen arabera, harrobian izan da istripua eta makina baten harrapatuta geratu da langilea.

Lan istripu Gasteiz
Lan istripua salatzeko elkarretaratzea, Gasteizen. Artxiboko irudia. JUANAN RUIZ / FOKU
2024ko urtarrilaren 19a
16:00
Entzun

Behargin bat hil da gaur arratsaldean Urizaharreko (Araba) harrobian izan den lan istripuan. Ertzaintzak 14:26an izan du gertakariaren berri, eta larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den lekura bertaratu dira, baina ez dute langilea erreskatatzea lortu. Oraindik ez dute argitu istripua zerk eragin duen, baina, lehen informazioen arabera, langilea makina batean harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuak istripua jazo den lekuan dira oraindik. Ertzainak eta Arabako suhiltzaileak bertaratu dira.

Aurten Euskal Herrian beharrean ari zela hil den zortzigarren langilea da, eta aste honetako laugarrena. Atzo bertan gizon bat hil zen Errenteriako (Gipuzkoa) Altzate auzoan, aldamio batetik erorita. Eta herenegun garraiolari bat hil zen Cadreitako (Nafarroa) istripu batean. Astelehenean, berriz, beste langile bat hil zen istripuz, Nafarroa iparraldean, Arriben (Araitz). Eskailera bat egiten ari zela, zortzi metrotik erori zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.