Eusko Jaurlaritzako goi kargudun baten lana gaitzetsi du lehen aldiz Legebiltzarrak. EH Bilduk, PSEk, PPk eta UPDk ebatzi dute Belen Greaves Kontsumobideko zuzendariak ez zuela inpartzialtasunez jokatu Fagor eta Eroskiren ekarpenen gaian. «Ez zuen kontuan hartu Kontsumobideren funtzioa kontsumitzaileak babestea eta defendatzea zela», esan dute. Gaitzespenak ez du ondoriorik eragingo erakundean, eta Greaves zuzendari izango da aurrerantzean ere.
Kontsumobideri agindu ostean bitartekaritza lana egiteko ekarpenak zituztenen eta erakunde saltzaileen artean, elkarrizketa bat eman zuen Greavesek, eta esan zuen Eroskik eta Fagorrek «zuzen» jokatu zutela. Handik gutxira, Legebiltzarrean egindako agerraldian onartu zuen zaila zela gutxi gorabehera informaturik dagoen pertsona batek ulertzea ekarpenak betiereko produktu zirela jasotako eskuorriak irakurrita bakarrik. Aitortu zuen ez zuela elkarrizketa eman behar, baina ez zen damutu esandakoaz. Oposizioko alderdientzat, ordea, jarrera baten alde egin zuen epaile zenean.
Greavesen lana gaitzesteaz gain, auziari lotutako beste hainbat erabaki hartu zituen atzo Legebiltzarrak. Besteak beste, ekarpenak saldu zituzten finantza erakundeek, eta bi kooperatibei eskatu zien behar adina informazio ez zuten inbertitzaileei diru guztia itzultzeko. Kaltetuei laguntzeko zerbitzu bat martxan jartzea ere nahi du.
Belen Greaves Kontsumobideko zuzendariaren lana gaitzetsi du Legebiltzarrak
Eroski eta Fagorren ekarpenen auzian aski informazio ez zuten bezeroei dirua itzultzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu