ELA

Benetako lagina

BILBO
2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kazetarien aurrean kide kopurua ikuskatu zuten ELAko arduradunek atzo, sindikatuak benetan 104.695 herritar biltzen dituela egiaztatu guran. Parte-hartzaileek frogatu ahal izan zuten zoriz aukeratutako ELAko kide guztiek hileroko azken kuota ordaindu dutela.

Hiru orduko erakustaldia izan zen. Batzar gela batean bildu ziren Elorrieta, afiliazioa gainbegiratzen duten teknikariak eta kazetariak. Hileroko kuota bankuaren bidez pagatzen duten 101.459 kideen zerrenda eskuetan zutela, 200 afiliazio zenbaki aukeratu zituzten kazetariek. Lagina itsu-itsuan aukeratu ere. Jarraian, teknikariek finantza erakundeei eskatu zieten kide horiek irailean kuota ordaindu zuten edo ez ziurtatzeko. Faxez igorri zizkieten datuak aurrezki kutxei eta bankuei.

Finantza erakundeen ziurtagiri eske

Gutxinaka-gutxinaka iritsi ziren erantzunak. BBK-k, Gipuzkoako kutxak eta Vital Kutxak hartu zituzten lanik handienak. Aitzitik, hamar bat finantza erakunderekin jarri ziren harremanetan ELAko arduradunak, zoriz aukeratutako kide guztien ordain agiriak jasotzeko.

Eta bakar batek ere ez zuen huts egin. Finantza erakundeek bueltan bidalitako oharrak aztertu zituzten kazetariek. Afiliatuen zerrenda eta galdeketaren emaitzak erkatu eta egiaztatu zuten ordainketa guztiak egunean zeudela. Pozik ageri zen Elorrieta 200 kideen %100ek azkeneko kuota ordaindu dutela erakutsi eta gero. «ELAk kaleratu egiten ditu sei hilabetez kuota pagatu ez duten kideak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.