Berriz aztertuko dute Plastitubeko antolaketa
BAIONA. Plastikozko hodiak ekoizten dituen Plastitube enpresako 127 langileek lanean segituko dute uztailaren bukaera arte. Hasiera batean, 47 lanpostuen galera dakarren berrantolaketa aipatzen zen. Baina langileek kontraproposamenak egin dituzte; zuzendaritzak horiek onargarriak direla onartu, eta aztertzea erabaki du. Uztailean emanen dute erabakiaren berri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu