Koronabirusa

Bertan behera utzi dute Bartzelonako sakelakoen kongresua, koronabirusagatik

Hainbat enpresak uko egin diote Mobile World Congress azokan parte hartzeari.

Feriako langile bat asteazken honetan. TONI ALBIR (EFE)
2020ko otsailaren 12a
09:53
Entzun

GSMA sakelakoen enpresen mundu erakundeak erabaki du bertan behera uztea MWC Bartzelonako Mobile World Congress azoka, parte hartu behar zuten enpresa ugarik uko egin diotelako, koronabirusaren beldur. Otsailaren 24tik 27ra egitekoa zen, eta 100.000 lagunek baino gehiagok eta 2.800 enpresak parte hartzea aurreikusita zegoen.

Hego Koreako LG izan zen uko egin zuen lehen konpainia. Erabaki horrekin bat egin zuten Intel, Vivo, Cisco, Facebook, Nvidia eta Amazonek; eta asteazken honetan gauza bera egin dute Nokia, Deutsche Telekom, Orange, BT eta Vodafonek.

Bartzelonako feria sakelako telefonoen kongresu nagusia da Europan. Erakundeak ziurtatu du datorren urtean Bartzelonan egingo dutela. Aste honetan, Amsterdamen antzeko azoka bat egiten ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.