ekonOMIA

Bi gizon hil dira Bilbon eta Luzaiden, lan istripuan

Kamioi gidaria zen Bilbokoa eta artzaina Luzaidekoa.

2009ko urriaren 8a
19:04
Entzun
Bilbon lan istripua gertatu da gaur goizean. 42 urteko langile bat zendu da, gidatzen ari zen kamioiarekin aldapatik amildu ostean. Larraskitu auzoan gertatu da ezbeharra, 9:30ak inguruan Osalanen arabera. Supersur errepideko obretan ari zen beharrean gizonezkoa eta Leken enpresarentzat lan egiten zuen.

Larrialdi zerbitzuak gizonezkoa artatzen saiatu dira baina ezin izan dute ezer egin haren biziagatik.

Luzaiden (Nafarroa), berriz, bart gauean M.A.E. 67 urteko artzaina hil da Sastra mendiko (Nafarroa) amildegitik erori ostean. Nafarroako Foruzaingoak artzaina amildegitik bizirik erreskatatu du baina Nafarroako Ospitalera bidean zendu da.

Luzaideko bizilagunek eman zioten larrialdi zerbitzuei desagerpenaren berri, gauean gizonezkoa etxera itzuli ez zelako.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan 70. behargin hil dira. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.