Greba orokorra. Herrialdeak

Bizkaia Patronalak emandako datuen islarik ez herrietan

Gernikan pikete lanetan ibili diren hogei pertsonak epaitegira joan beharko dute astelehenean

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Cebek patronalaren arabera, grebak %15eko jarraipena izan zuen metalean, %12koa industria kimikoan eta %5 baino txikiagoa gainerako sektoreetan. Hainbat herrik erakusten zuten itxura, ordea, ez zetorren bat datu horiekin.

Lea-Artibai eskualdean,ia enpresa eta saltoki guztiak egon ziren itxita. Ondarroan, arrain salmenta ordubetean bakarrik egin zuten. Lanbideren bulegoan tentsioa egon zen piketeen eta ertzainen artean. Lekeition, piketeetan zihoan pertsona bat identifikatu zuten, eta zenbait irakasle eta guraso Ertzaintzak babestuta sartu ziren eskola publikora.

Busturialdeko Hitza-k jakinarazi zuenez, informazio pikete lanetan zebiltzan hogei pertsona identifikatu eta atxiki zituzten, Juan Calzada kalean, goizeko bederatziak inguruan. Banan-banan deitu, furgoneta barrura sartueta astelehenean epaitegira joateko zitazioa eman zioten bakoitzari. Jendea behartu izana leporatu diete. Getxon ere bi pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak. Mungia inguruan, oihartzun eskasa izan zuen grebak, eta saltoki gehienak ireki zituzten. Goizean, autobiarako sarreran suzko barrikadek zirkulazioa oztopatu zuten.

Sindikatuek emandako datuen arabera, Durango, Gernika, Bermeo, Leioa eta Zornotzako udaletan erabateko arrakasta izan zuen protestak, baita beste hainbat herritan ere. Bilbokoan, langileen%82k egin zuten bat deialdiarekin. EHUren Leioako campusean %70ekoa izan zen lanuztea, eta Bilboko Portua itxita egon zen. Garraioan, EuskoTrenen, tranbian eta Bilboko Metroan lanuzteak jarraipen handia izan duela azaldu zuten sindikatuetako ordezkariak.

Alabaina, Bilbobus autobus zerbitzuaz arduratzen den Veolia enpresak jakinarazi zuenez,ohiko zerbitzuen %90ek funtzionatu zuten atzo, eta gaitzetsi egin zuen piketeek ibilgailuen zazpi beira hautsi izana, beste zazpiri margoak bota izana eta bi gurpil zulatu izana.

Bilbori dagokionez, Zazpikaleetako denda eta taberna asko itxita egon ziren. Gainerakoan, auzoz auzo ez zuen erantzunbera izan. Askok manifestazioak iraun bitartean eduki zituzten itxita negozioak, baina gero ireki egin zituzten. Argiak itzalita erdi ezkutuan aritu ziren lanean beste batzuk. Oso jendetsua izan zen eguerdian Bilbon egindakomanifestazioa. Arratsaldean, herrietan egin zituzten protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.