Bulegoetako langileak

Bizkaiko bulegoetako langileak kalera atera dira “hitzarmen kolektibo duin bat” aldarrikatzeko

ELA, LAB, ESK, CNT eta CGT sindikatuek deituta, greba eguna izan dute. 23.000 langile daude sektorean.

Bulegoetako langileek manifestazioa egin dute Arriaga plazatik CEBEK patronaren bulegora.
Asier Arrate Iruskieta.
2018ko otsailaren 1a
13:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euriari eta eguraldi txarrari aurre eginez, 3.000 bulegotako langile inguruk manifestazioa egin dute Bilbo erdigunetik CEBEK patronalaren bulegora arte. Grebaren jarraipena “esanguratsua” izaten ari dela nabarmendu dute sindikatuetako ordezkariek; %60 ingurukoa. Hala ere, adierazi dute erakunde publikoei eskaintzen dizkieten zerbitzuetan -call center-ak, informatika euskarriak- gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkietela.

Bizkaiko bulegoetako langileak 2012tik daude hitzarmen kolektibo gabe. Ordutik hona, kontratazio berrietan Espainiako hitzarmena ezarri dute. ELA, LAB, ESK, CNT eta CGT sindikatuek azken hitzarmen kolektiboa berritzea eskatzen dute. Sindikatuentzat, ezinbestekoa da, antzinatasuna eta gutxiengo soldatak igotzeko bermea mantentzea. CEBEKekin negoziazio mahaia ireki zuten iaz, baina, aurrerapausorik ez eman izana egotzi diote patronalari.

CEBEKok bulegoaren atarian patronalak Espainiako hitzarmenarekin “xantaia egitea” salatu dute, eta adierazi dute duintasuna “ ez dela negoziatzen”. CEBEKen “blokeo jarrerak” jarraituz gero, mobilizazioei eutsiko dietela ohartarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.