Lan gatazka

Bizkaiko Clarel dendetako langileek greba egingo dute, 94 kaleratze salatzeko

Enpresak Bizkaian dituen 38 dendetatik hogei frankizia bihurtu ostean, 94 langile kaleratu dituzte. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean egingo dute greba.

Clarel kateko denda bat, Bilbon. BERRIA
inaut matauko rada
2022ko abenduaren 26a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Bizkaiko Clarel kosmetika dendetako langileek greba egingo dute abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean. ELA sindikatuaren arabera, 94 langile kaleratu dituzte azken bi urteetan, enpresak Bizkaian dituen 38 dendetatik hogei frankizia bihurtu dituztelako. Hala, langileek Clareli eskatu nahi diote «frankizien politikarekin» ez jarraitzeko, eta 2023an kaleratze gehiago egongo ez direla bermatzeko. ELAk dio enpresak «lanpostuak babesteari uko» egin diola, eta horregatik deitu dute beste bi greba egunetara; izan ere, arrazoi berberengatik, abenduaren 24an ere greba egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.