Botiken berrordainketak inflazioa handitu du

2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
MADRIL. Egun batzuk falta dira oraindik Hego Euskal Herrian inflazioaren datua jakiteko, baina Espainiakoaren aurrerapenak iradoki du gora egin duela. INEren arabera, hiru hamarren igo da uztailean, %2,2ra arte, botiken truke gehiago pagatu behar delako. Berez sendagaien prezioa ez da igo, baina herritarrek pagatu behar dutena bai, eta hori kontuan hartzen du INEk. Erregaiak eta argindarra ere garestitu dira. Estatuaren menpe dauden autobideen tarifa ere %7,5 igo da asteburuan. Irailean, are gehiago igoko dira prezioak, BEZaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.