Brusela, zigorrak kentzear AEBetako esportazioei

Erredakzioa
2004ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Igaro martxoan Munduko Merkataritza Erakundeak arauz kanpokotzat jo zuen hainbat enpresaburuk esportazioetarako zerga laguntzak jasotzea ahalbidetzen zuen AEBetako legea; Europako Batasunari, ordainean, arantzelen bidez urtean 4.000 milioi dolarrerainoko zigorrak jartzeko baimena eman zion.

George W. Bushek joan den astea sinatu zuen zerga laguntzak bi urteren buruan bertan behera utziko dituen ebazpena. Eta atzo Europako Batzordeak 2005eko urtarriletik aurrera zigorrak kentzeko proposamena egin zuen. Hori bai, oraindik, Pascal Lamy Europako Merkataritza komisarioaren esanetan, ikusteko dago Bushek indarrean utzi duen klausula batekin zer gertatuko den. Klausula horren bitartez, zenbait enpresek zerga laguntza horiek jaso ahalko dituzte, legea desagertzeko epetzat jarri den bi urteetatik aurrera ere. Boeing, Microsoft, Motorola edo General Electric dira, besteak beste, mesedetuak. Bruselak klausula aztertzeko eskatu dio MMEri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.