BURTSA. Cortina, ez Arafat

Joseba Barandiaran Andueza.
2004ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arafat hilzorian delarik, Espainiako enpresa pribatizatuetako presidenteek ere arriskuan omen dute euren kargua. Asteon«Guess who died» edo «Asmatunor hil den» galdekatuta, Israelen Arafat esango zuten, baina Madrilen Alfonso Cortina. Repsol-YPFren (-%1,09) lehendakaritza utzi du Ratoren lagunak eta Gas Naturaleko (+%2,29) presidente zen Brufauk ordezkatu du.Bada, Brufauk ukatu arren, bi enpresa horien bategite zurrumurrua kalean da, handienaren (erosle litzatekenaren) kaltean. Bategitean argindar enpresa bat sartzea ere ez da baztertzen eta Iberdrola (+%0,77) izena badago zenbaiten apustuetan. Energia sektorearen beroketa horien emaitza, urteko maximo berria izan zen; KPIren igoera berriari eta familien zorpetzeari jaramonik egin gabe eta 2.500 milioiren salerosketa lagun. Iberia eta Acciona %3n pasa igo ziren eta BBVA nahiz Endesa %2na pasa.

-Zeltiak (=) urria bitartean milioi bat euro ere ez du irabazi aurten, iaz 21 milioi euro pasa irabazi ondoren (ezohiko emaitzak lagun). Atzo, Zeltiaren hiru milioi euro baino ez ziren salerosi. Ibex-35 indizean ez dago luzerako.

-CIE Automotive (+%1,17) euskal enpresaren mozkina %54 igo da, 13 milioi euro irabazteraino. Salmentak %20 hazi dira 500 milioi euroraino. Volkswagenen mozkina, ordea, %44 jaitsi da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.