Caballitoko laudoak 23 kaleratzeak berretsi ditu

Erredakzioa
GASTEIZ
2006ko otsailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pferd-Ruggeberg Caballitok 23 langile gehiago kaleratzeko eskubidea duela berretsi dute auzia bigarren aldiz aztertu duten arbitroek. Laudo berriak, hala ere, aurretik beste hiru arbitrok egindakoaren edukia aldatu du. Esaterako, 23 langile horietatik erdia grebalariak izan behar zutela eta beste erdia ez grebalariak kendu dute.

Kaleratuak aukeratzeko beste irizpide batzuk erabili beharko dituela ohartarazi diote enpresari arbitroek. Besteak beste, lan ordezkariak ez izatea, antzinatasuna, edo familia kargak izan beharko ditu kontuan.Caballitok 23 langilerentzako erregulazio eskaera egin zuen, eta auziaz erabakitzeko ardura zuten arbitroek arrazoia eman zioten. Langileen batzordeak, ordea, helegitea aurkeztu zion erabakiari. Bigarren laudoak arrazoia eman die kaleratuen izaeran, baina ez kopuruan.Langileen ordezkariek aurreratu dute erregulazioaren aurka lanean jarraitzeko asmoa dutela.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.