Enpresak

Cables y Alambres enpresak 35 langile bota nahi ditu

Kaleratzerik gabeko berregituratzea eskatu dute LABek eta ELAk.

Protesta Cables y Alambres enpresan, iazko uztailean. JUNE PRIETO / FOKU
Iker Aranburu.
2019ko abuztuaren 19a
09:38
Entzun

Joan den abuztuaren 1ean hasi ziren erregulazio espedientea negoziatzen enpresako zuzendaritza eta LAB eta ELA sindikatuak. Hasieran, 122 langileetatik 43ri kontratua haustea proposatu zuen zuzendaritzak, baina kaleratzeak 35era txikitu ditu orain, eta prest dago "aldebakarrez" ezartzea, LABek eta ELAk agiri baten bidez azaldu dutenez.

Sindikatuek diote enpresak lanean geratuko liratekeen langileen baldintzak okertu nahi dituela negoziazioetan.

Neurri horiek baztertu dituzte LABek eta ELAk, eta alternatibak lantzeko eskatu diote enpresari, hala nola borondatezko irteerak, langileak taldearen beste enpresa batzuetara eramatea eta langile batzuk aldez aurretik erretiratzea.  

Erandion (Bizkaia) dago Cables y Alambres Especiales, itsasadarraren ondoan. Lur horretan  etxebizitzak egin ahal izateko birkalifikazio prozesu bat martxan jarri du Erandioko Udalak. Enpresaren bideragarritasuna bermatzeko balio izango balu, sindikatuek ontzat hartuko luke lurra saltzea eta lantegia beste leku batera eramatea, "betiere enpleguarekiko eta lan baldintzekiko errespetagarria izanez gero".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.