Enpresak

CAFek beste kontratu bat lortu du Zeelanda Berrian

Auckland hirirako beste hamabost unitate elektriko egingo ditu, eta zortzi urteko mantentze lanak egingo ditu 100 milioi euroren truke.

Gaur egun Aucklanden dauden CAFen unitate elektrikoak. KARLOS CORBELLA / CAF
Irune Lasa.
2017ko azaroaren 7a
15:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Beasaingo konpainiak gaur sinatu du Zeelanda Berriko Aucland hirirako 15 unitate elektriko egiteko 100 milioi euroko kontratua. Zortzi urtez haien mantentze lanak ere egingo ditu CAFek, eta aukera egongo da kontratua zabaltzeko, unitate horiek Papakura eta Pukekohe arteko linean erabiltzea erabakitzen bada. Linea hori ez dago elektrifikatua, eta, orain jardunean dauden diesel unitate zaharrak CAFen unitateekin ordezkatzen badira, horiei bateriak gehitu beharko zaizkie.

Ez da gaurkoa CAFek Aucklanden lortzen duen lehen kontratua. Dagoeneko 57 unitate elektriko ditu han jardunean, 2014. urteaz geroztik. Hamabi urteko haien mantentze lanak ere CAFen esku daude. Auckland Transport konpainiaren sareak urtean 20 milioi bidaiari garraiatzen ditu, eta kopuru hori %20 handitzen ari da urtetik urtera. Eskari hori betetzeko erosi dituzte CAFen unitate berriak.

Unitate berriok aurreko kontratu hartan egindakoen antzekoak dira. Hiru bagoi dituzte, kabina duten bi kotxe motor muturretakoak, eta  atoiduna erdikoa. Guztira, 380 bidaiari eraman ditzakete.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.