CELSA EUSKAL HERRIAN

2023ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Altzairutegiak hiru planta ditu, egoera oso ezberdinean.

Nervacero. 329 langile ditu, eta Trapagaranen dago (Bizkaia). Altzairu korrugatua ekoizten du, eraikuntzan erabilia izateko. Iaz bere ekoizpen ahalmenaren %75ean jardun zuen, eta egun aldi baterako erregulazioan dago.Celsa France. 200 langile ditu, eta Bokalen dago (Lapurdi). Baionako portuaren erabiltzaile nagusia da, eta iaz urte ona izan zuen. Azken 30 urteetan bigarren aldiz gainsariak banatu zituzten langileekin.Celsa Atlantic. Laminaciones Arregui zena Gasteizen dago, eta egun 98 langile ditu. Altzairu laminatua ekoizten du, eta hiruren artean ahulena da. 2012an 200 langile ziren, eta 2016an ere egon ziren kaleratzeak. Langile batzordeak onartu du ez dela fio inbertsio funtsekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.