Finantza sektorea. Berregituraketa

Celsako langileek enpresako bulegoak okupatu dituzte

Asteartetik greban diren 150 langileek beren lansariak %1,9 emendatzeko eskatzen diote zuzendaritzari

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Bokaleko Celsa altzairutegiko (ADA, Acerie de l'Atlantique) langileak greba egiten ari dira, eta enpresako bulegoak okupatu zituzten atzo. Lansariak emendatzeko eskatu diote zuzendaritzari. Igor San Jose FOko delegatuaren esanetan, «ez dira mugitu, ordu bat edo bi egon gara bertan, eta azkenean atera gara». Zein mobilizaziorekin segitu, hori erabakitzekoa dute langileek. «Bihar goizeko seietan batzar orokorra dugu, eta bertan erabakiko dugu zer egiten dugun: grebarekin segitu, abisatu gabeko lanuzteak egin...». Soldatak %1,9 emendatzeko eskatzen jarraituko dute.

Igoera lortu zuten. Astearteanzuzendaritzarekin bildu eta lan sarien %1,9ko emendatzea adostu bazuten ere, biharamunean zuzendaritzak %1era jaitsi zuen hitzartutakoa.

Egoera ezin jasanak eraman ditu langileak grebara. «Argi da jendea oso erreta dagoela, eta horrela ezin dugula jarraitu. Azken urtean anitz produzitu dugu, eta langileok ez dugu etekinik izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.