Cementos Portlanden irabazia %30 murriztu da irailera bitartean

2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FCC taldeko Cementos Portlanden irabazi garbia %30,2 murriztu da aurtengo urtarriletik irailera bitartean; 80,6 milioi euroraino. Enpresako iturrien arabera, ez ohiko irabaziek murriztu dute aurtengo emaitza. Izan ere, joan zen urtean EHN Nafarroako energia konpainiako partizipazioaren salmentarekin, gainbalio garrantzitsuak eskuratu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.