Enpresak

Cie Automotivek Amaya Telleria enpresa taldea erosi du

Ermuko autogintzako osagaien enpresak  800 langile ditu

Anton Pradera Cie Automotiveko presidentea. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2016ko maiatzaren 9a
11:09
Entzun

Duela bi aste, Dominion adar teknologikoa burtsaratu zuenean, "euskal multinazional txikia" eraiki nahi zuela aldarrikatu zuen Anton Pradera Cie Automotive enpresa bizkaitarreko buruak. Helburu horretan beste urrats bat egin du, Amaya Telleria enpresa taldea erosita, 186 milioi euroren truke.

Grupo Amaya Telleria 1958an Eibarren (Gipuzkoa) sortutako familia enpresa da. Ermuan (Bizkaia) du egoitza, eta fabrikak ditu Zornotzan (Bizkaia), Galizian, Eslovakian, Mexikon eta Brasilen. Autogintzarako osagaiak egiten ditu, eta mekanizatuetan eta presio altuko aluminio injekzioetan espezializatuta dago. 2015ean 134 milioi euro fakturatu zituen, eta 800 langile enplegatzen ditu.

Cie Automotivek bere funts propioekin ordainduko du erosketa: 112 milioi operazioa ixten denean, eta gainontzekoa 2017ko lehen hiruhilekoan. Joan den urtean 129 milioi euroko irabazia lortu zuen Cie Automotivek, aurreko urtean baino %59 gehiago.

Amaya Telleriaren erosketaren bidez, Mexikon, Brasilen eta Europa erdian eta ekialdean beren posizioa sendotzea lortuko dutela aldarrikatu du Jesus Maria Herrera Cie Automotiveko kontseilari ordezkariak. Gainera, aldarrikatu du "Euskadi indartuko duela industriaren erabakigune gisa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.