CIE Automotivek «eskudirutan» ordainduko ditu Brasilgo Techniplas erosteko 65 milioi euroak

Techniplas automobilgintza enpresak lantegi bat du Piracicaban, Brasilgo Sao Paulo estatuan, eta seiehun behargin inguru biltzen ditu.

Legazpiko lantegian autogintzarako burdin lanak egiten dituzte. CIE AUTOMOTIVE
Legazpiko lantegian autogintzarako burdin lanak egiten dituzte. CIE AUTOMOTIVE
14789412 kepa
2025eko ekainaren 17a
10:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Brasilgo automobilgintza merkatuan egonkortzeko beste pauso bat eman du CIE Automotive enpresak: Techniplas taldeak herrialde hartan daukan filialaren kapital sozialaren %100 erosi du 65 milioi euroren truke. Aurtengo ekitaldiko EBITDA —zergen eta bankuei ordaindu beharrekoen aurreko emaitza— halako bost da, gutxi gorabehera, eta, eragiketa ixtean, «eskudirutan» ordainduko du, CIE Automotivek Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari adierazi dionez.

Brasilgo Techniplasek lantegi bat du Piracicaban, Sao Paulo estatuan; seiehun behargin inguruk lan egiten dute han. Konplexutasun handiko plastikozko osagaiak ekoizten dituzte, dekorazio zatiak eta osagai funtzionalak barne. Iaz 50 milioi euro ingururen salmentak izan zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.