Aurten dagoeneko lan heriotza gehiago izan dira iaz urte osoan baino

Euskal Herrian urte hasieratik 65 langile hil dira jada lan istripuetan, eta gainditu da 2024 osoko 64 heriotzen datua.

 LAB, ESK, Steilas, EHNE Etxalde, Hiru eta Nafarroako CGT sindikatuen gaurko ekinaldia. LAB
LAB, ESK, Steilas, EHNE Etxalde, Hiru eta Nafarroako CGT sindikatuen gaurko ekinaldia. LAB
Irune Lasa.
2025eko azaroaren 20a
12:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

LAB, ESK, Steilas, EHNE Etxalde, Hiru eta Nafarroako CGT sindikatuek mobilizazioak egin dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, azaroa oraindik amaitzeko dagoela jada iazko lan heriotzen kopurua gainditu dela salatzeko.

Haien kontuen arabera, urte hasieratik hona 65 pertsona hil dira lanean Euskal Herrian, eta iaz urte osoan 64 behargin hil ziren. Hildako kopuruetan gorakada handiena Nafarroan gertatu da, 2024an laneko 17 heriotza izan baitziren eta aurten dagoeneko 21 langile dira hildakoak.

Sindikatuen ustez, arazo honetan «erantzule argiak» daude: prebentzio araudiak betetzen ez dituen patronala, eta araudiak betearazteko bitartekorik jartzen ez dituzten instituzioak.

Horrez gain, nabarmendu dute laneko osasuneko datu ofizialek enpresek komunikatutako istripuak soilik jasotzen dituztela. «Baina badakigu enpresa askok istripu arinak ez dituztela komunikatzen, eta, hori gutxi balitz bezala, mutualitateetako medikuek istripuen larritasuna zehazteko gaitasuna dute, eta datuak leuntzeko joera agerikoa dute», salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.