Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoaren blindajearen alde egin du gaur Espainiako Kongresuak eta EAJk "egun historikotzat jo du onarpena. PSOE eta EAJk egin zuten Eusko Legebiltzarrean blindajea aurrera ateratzeko proposamena.
PP eta UPDk aurkako botoa eman dute eta UPNk ez du bozkatu. Iñigo Urkullu EAJren EBBren lehendakariaren arabera, "antzezpen hutsa" da PPk kontrako botoa ematea eta gero errekurtsorik aurkeztuko ez duela esatea.
Ekimen hori onartzeak Botere Judizialaren eta Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoak aldatzea ekarriko du, kontzertuak lege izaera izateko.
ekoNOMIA
EAEko kontzertu ekonomikoaren blindajearen alde egin du Espainiako Kongresuak
PSOEk eta EAJk aurkeztutako proposamenaren aurka egin dute PP eta UPDk. UPNk ez du bozkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu