Ekonomia

EAJk eta CCOOk akordioa lortu dute BBK eta Kutxak bat egiteko

Bizkaiko aurrezki kutxan gehiengoa dute biek, baina ez Gipuzkoakoan.

2008ko urriaren 27a
19:06
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJk eta CCOOk gaur sinatu duten akordioaren arabera, BBK Bizkaiko aurrezki kutxako batzarrean onartu egingo dute Kutxaren eta bien arteko bat egitea, EAJko eta CCOOko ordezkariek gehiengoa dutelako.

Hala ere, Kutxa Gipuzkoako aurrezki kutxako batzarrean ez dute biek gehiengo osorik, eta beste batzuen babesa beharko dute.

PSE-EEk berretsi du ez dagoela orain bat egitearen alde, EAJk haiek "kontrolatzeko" asmoa duelako. ELA ere ez dago ados egungo proposamenarekin eta, hark bezala, ezker abertzaleak ere baldintzak exijitu ditu. EAJ PPrekin hizketan ari da. Pixkanaka talde independenteak, EBk eta Aralarrek ere badituzte ordezkariak Kutxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.