Kontu publikoak

EBko 11 estatuk gainditu zuten 2014an defizitaren %3ko muga

Kontu publikoen desoreka txikitzen ari da EB osoan, %3,2tik %2,9ra. Zorra, berriz, %85,5etik %86,8ra handitu da.

Iker Aranburu.
2015eko apirilaren 21a
11:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Eurostatek gaur goizean emandako datuen arabera, Zipre da defizit publiko handiena duen Europako Batasuneko estatua. Zehazki, bere kutxetan sartu baino 1.544 milioi euro gastatu zituen, bere barne produktu gordinaren %8,8. Defizita handitu duen bakarrenetakoa da gainera, %4,9ko defizita baitzuen 2013an.

Zerrendan bigarrena da Espainia, %5,8eko defizitarekin. Dirutan, 61.391 milioi euroko zuloa eragin zuen iaz. Hori bai, azken bi urteotan jaistea lortu du: %10,3ko defizita zuen 2012an, eta %6,8 2013an.

Puntu bat jaitsi du defizita Espainiak, eta hamarren bat Frantziak, %4,1etik %4ra. 84.839 milioi euro, dirutan.

Aipatutako hiru horiez gain, beste zortzi kidek gainditu dute Egonkortasun Ituna defizit publikoari jarri zion %3ko muga.

Lau estatuk, berriz, superabita izan zuten iaz: Danimarkak (%1,2), Alemaniak (%0,7) eta Estonia eta Luxenburgo (%0,6).

Defizitak, oro har, behera egin du  baina gora. aldiz, zor publikoak. Egonkortasun Itunaren %60ko muga hamasei estatuk gainditzen dute, Grezia (%177,1), Italia (%132,1) eta Portugal (%130,2) buru dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.