Ekainaren 29an epaituko dute Hendaiako Batzokia
HENDAIA. Hendaiako Batzokiko nagusiaren aurkako epaiketa ekainaren 29an egingo da. Jatetxeko bi langileek salatzen dute esplotatu dituela eta lan baldintza txarrak dituztela. Besteak beste, lan kontratua eskuratu gabe ari dira lanean 2008ko uztailaz geroz. Atzo goizean Baionako lan auzitegiak aztertu zuen kasua. Ez ziren ados jarri, eta epaiketa egitea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu