Emmi taldea

2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Garrantzia: Suitzako esne prozesatzaile nagusia da.

Sorrera: 1907an 62 kooperatibak sortutako Suitza Erdiko Esnearen Elkartea. 1993an sortu zuten Emmi AG.

Egoitza nagusia: Luzernan.

Webgunea:group.emmi.com/

Emmi eta Kaiku: Emmi 2005ean sartu zen Kaikun, %22ko partaidetzarekin. Enpresak bere historiaren laburpenean dio Latinoamerikan zabaltzeko sartu zela Kaikun. 2009an Kaikuren akziodun nagusia bihurtu zen, Iparlati akzioak erosi eta enpresaren %40tik gora bereganatu baitzuen. Orain enpresaren kontrola eta jabetza eskuratu du

2011

Salmentak: 2.721 milioi franko suitzar (2.265 milioi euro), horietatik 1.910 milioi Suitzan. Nazioarteko salmentek %10,9ko igoera izan zuten iaz; Suitzakoek, berriz, %2,2ko jaitsiera.

Irabazi garbia: 83 milioi franko suitzar (69 milioi euro), 2010ean baino —inoizko urte onena— %3,7 gutxiago.

Prozesatutako esnea eta esnegaina: 1.017 milioi kilo. Suitzan ekoitzitako esne guztiaren laurdena inguru jaso zuen, 6.500 ekoizleren eskutik.

Langileak: 3.890 langile ditu, horietatik 3.081 Suitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.